sábado, 4 de abril de 2015

sábado, 20 de diciembre de 2014

BIDEAK ERAIKITZEN ( Amaierako sarrera)

IKT-ko irakasgaiari AGUR esan beharra deukotzat, baina lasaitu lagunok, horrek ez du esan nahi, blog hau desagertuko denik.Izan ere, KONSTRUKTIBISMO (behin eta berriro ikusiko duzuena blogean zehar) hitzak, irakatsi eta dioen bezala; nire bideaK ERAIKITZEN (kostrukt) jarraituko dut, beraz ez kezkatu !!!

Orokorrean oso pozik nago nire IKT ko prozesu honekin, egia esan nahiz eta pixka bat menperatu blogen gai hau asko ikasi baitut. Egia esan, hasieran espero nuena baino mila aldiz gehiago(aurreideia). Hau da, hasiera batean irakasgai honetan pixka bat galduta ibili nintzen nire prozesuaren bidea nondik eta nola bideratu asko jakin gabe. 

Baina, egunak aurrera joan ahala Alaitzen pistekin, bide hori  zabalagoa egiten joan zen eta beste norabideko  hainbat bide agertzen hasi ziren nire buruan. Bide berriak irtetzen hasi ziren momentutik, askeagoa eta nire buruarekin ezin pozago sentitu nintzen. Nire kasuan, momento hartan gauza asko nekizkiela konturatu nintzen, egia esan nire taldekidei trasmititzeko oso kapaza izan nintzen(komunikazio kanpaina, kontruktibismoaren amaiera).

Amaitzeko, esan nahi dut; Sukarrieta aste betean konstruktibismoarekin bizitako esperientziari eta Alaitzek ikasgai honetan erabili duen metodologiari esker, izugarria ikasi dudala. Hori dela eta, bi gertakera hauei esker, nire hezkuntzarako bidean hainbat bide berri daudela konturatu naiz eta uste dut bizitako etapa honek eragina handia izango duela bai bizitza pertsonalean, zein ni irakaslea izango naizen paperean.


jueves, 18 de diciembre de 2014

AZKEN SAIO PRAKTIKOA

Saio teoriko aprobetxagarri eta interesgarri batekin amaitu ostean, azkeneko saio praktikoarekin hasi gara.Saio honetan, aurreko saioan denboragatik amaitu ez genuen praktika azalpena egin dugu. Hortarako, MAGIX programarekin efektuak azaltzeko, egin ditudan hainbat bideoetako bat jarri diet.

Bestalde,aurreko astean zehar prestatutako hot potatoes ariketak aurkeztu ditugu. Horretarako, gure sitesean sartu behar izan dira eta hortik, hot potatoes atalean “click” bat eman.

Ondoren, beste dokumentatzaile talde batek, Whatsaap-a erabiliz, bere ariketa praktikoa ere bidali du egiteko. Bertan taldeka banatu gara eta whatsaaparen bitartez bidalitako jarraibideen bitartez Power Point bat sortu dugu. Hori egin ondoren, Power Point-a bere sitesera igo dugu.

Klase luze honi amaiera emateko, gimnasiora jaitsi gara eta bertan,  gure taldeko autoebaluazioa egin dugu, praktika aldetik. Horrekin amaitu  ondoren, Alaitz-ek, autoritatearen garrantziari buruz hitz egin dugu eta gero, ikasgaiari buruzko kexak, azkeneko zalantzak, ikuspegiak… partekatu ditugu. HAU DA: IKUSPUNTU KONSTRUKTIBISTA BATETIK BEGIRATUTA ESAN DEZAKET ERA EZIN HOBEAN AMAITU DUGULA IRAKASGAIA!!! 

FROGATU, ERRATU ETA HASI BERRIRO

Irakasgai teorikoari amaiera emateko bideo anitz jarri dizkigu Alaitzek, baina gaurko klasea eta irakasgaia zertaz joan den ulertzeko Juana Sancho Gilek egindako bideo honekin uzten zaituztet. IKT-ak hezkuntzan nola doazen hausnartzeko:

viernes, 12 de diciembre de 2014

7.SAIO PRAKTIKOA (ostirala)

Atzoko egunean, talde batek bere teknografia aurkeztu zuen eta gaurkoan berriz, beste batzueri egokitu zaie. Esan beharra dago, aztokoan landuagoak izan direla bideo kalitate, soinu, irudiei dagokienez, hala ere, azpimarratzeko aurkezpen bat ikusi dut.

Oso interesgarria iruditu zait eta gainera, bakoitzak erabili dituen metodoak azaltzeko orduan, erakargarriak iruditu zaizkit orokorrean. Amaitu dutenean, dokumentatzaileen praktika aurkezpenekin jarraitu dugu. Lehendabiziko taldeak, bideoak edo dokumentoak igotzeko aplikazioak azaldu dizkigute, batzuk ezezagunak ziren hortaz, erakargarria iruditu zait. Ondoren, beste talde batek hausnarketara bideratu digute baina beste taldeek egin ez duten ekintza gauzatu dute. Beraien sitesean orri bat sortzea eta hausnarketari buruzko informazioa jartzea eskatu digute. Arazoak sortu egin dira batzuek ez zekitelako orri bat nola egiten zen baina gure taldea nahiko aplikatua danez, guztiok jakin dugu nola egiten den.


Azkeneko taldea gu izan gara. Magix programaren funtzionalitatea esplikatu nahi nien nire ikaskideei baina denbora dela eta ez dut denborarik izan. HOT POTATOES ARIKETAK egiten ibili gara ere, hala ere, ez dogunez denbora larregi eduki ariketa egiteko, hurrengo ostegunean praktikean egiteko eskatu digu.

jueves, 11 de diciembre de 2014

7.SAIO PRAKTIKOA (osteguna)

Gaurko klase praktikoan dokumentatzaile batzuen eta dokumentatzaile ez den beste talde baten aurkezpenekin jarraitu dugu.

Bertako aurkezpenean, saio teorikoan ez bezala, azalpen praktikoago bat egin da, entzuleen parte-hartzea garrantzizkoa izanez. Lehenengo taldeak lau galderekin hasi da, haien lan prozesu guztia aipatzen zenean, nola hasiko genuke, taldeekin kontaktuan nola jarriko genuke, informazioa nola lortuko genuke, eta azkenik, aurkezpena nola egingo genuke. Pertsona batzuen erantzuna entzun eta kontrastatu eta gero, power point baten bitartez, galdera hauei haiek idatzitako erantzuna erakutsi dizkigute, kide askok esandakoarekin lotura izanez.

Bigarrenak, bere Sites-eko atal berriak erakutsi dizkigute, lan prozesuan erabilitako euskarri berriei buruz, Scoop it! bezala, hitz egin digute, eta azkenik, lehen hezkuntzako klase baterako, whatsapp erabiliz, proposatutako ariketa bat azaldu digute.

Dokumentatzaileak ziren bi talde hauekin amaitzean, dokumentatzaile ez zen taldeak eguneko azken aurkezpena egin du. Bertan, taldeko bi kideen teknografia erakutsi dizkigute, jaiotzetik orain arte bizi izandako esperientziaz eta irakaslea  izateko nahien zergatiaz hitz eginez. Taldeko beste bat, teknografia egiteko berak erabilitako eta askorentzat ezezaguna den programa azaldu egin digu. Eta, azkenik, aurkezpenari amaiera emateko, laugarren kideko bideoko zati bat ikusten ari genuen bitartean, haien teknografiak egiterakoan, aztertutako berdintasunei eta desberdintasuei buruz hausnarketatxo bat egin dute.


7.SAIO TEORIKOA

Aurkezpenari hasiera emateko, talde kide guztion aurkezpena egin dugu, eta Dokugunean daukagun espazio propioa eta bertako bitxikeriak goitik aipatu ditugu.

Ondoren, lauhilabete honetan  gure lanaren zeregin nagusia zein izan den zehaztu eta eginiko kanpo ikerketak azaldu ditugu. Talde bakoitzaren dinamamika nolakoa den azaldu dogu eta bestetik ikerketa lanean, nola lotu dugun gure gain geneuzkan taldekideek  gaia, hau da, eskola 2.0 guk ikerketan landutako gainerako hezkuntza ereduekin (Amara Berri, Waldorf, SummerHill...) . Horretarako  Sukarrietan edota gure dokumentatzaile prosezuan oinarritzen den konstruktibismoari buruz hitz egin dut.


Azkenik, gure azpi-taldeekin, hasieratik aurkezepenetara arte, izandako esperientzia kontatu dugu, esperientzia honetatik eta guk erabilitako euskarri guztietatik (Sites, scoop it!, Slideshare eta abar) ikasitakoa azaldu, eta azkenik, ondorio nagusiak eta kritika konstruktiboak aipatu ditugu.