jueves, 11 de diciembre de 2014

7.SAIO PRAKTIKOA (osteguna)

Gaurko klase praktikoan dokumentatzaile batzuen eta dokumentatzaile ez den beste talde baten aurkezpenekin jarraitu dugu.

Bertako aurkezpenean, saio teorikoan ez bezala, azalpen praktikoago bat egin da, entzuleen parte-hartzea garrantzizkoa izanez. Lehenengo taldeak lau galderekin hasi da, haien lan prozesu guztia aipatzen zenean, nola hasiko genuke, taldeekin kontaktuan nola jarriko genuke, informazioa nola lortuko genuke, eta azkenik, aurkezpena nola egingo genuke. Pertsona batzuen erantzuna entzun eta kontrastatu eta gero, power point baten bitartez, galdera hauei haiek idatzitako erantzuna erakutsi dizkigute, kide askok esandakoarekin lotura izanez.

Bigarrenak, bere Sites-eko atal berriak erakutsi dizkigute, lan prozesuan erabilitako euskarri berriei buruz, Scoop it! bezala, hitz egin digute, eta azkenik, lehen hezkuntzako klase baterako, whatsapp erabiliz, proposatutako ariketa bat azaldu digute.

Dokumentatzaileak ziren bi talde hauekin amaitzean, dokumentatzaile ez zen taldeak eguneko azken aurkezpena egin du. Bertan, taldeko bi kideen teknografia erakutsi dizkigute, jaiotzetik orain arte bizi izandako esperientziaz eta irakaslea  izateko nahien zergatiaz hitz eginez. Taldeko beste bat, teknografia egiteko berak erabilitako eta askorentzat ezezaguna den programa azaldu egin digu. Eta, azkenik, aurkezpenari amaiera emateko, laugarren kideko bideoko zati bat ikusten ari genuen bitartean, haien teknografiak egiterakoan, aztertutako berdintasunei eta desberdintasuei buruz hausnarketatxo bat egin dute.


No hay comentarios:

Publicar un comentario