sábado, 20 de diciembre de 2014

BIDEAK ERAIKITZEN ( Amaierako sarrera)

IKT-ko irakasgaiari AGUR esan beharra deukotzat, baina lasaitu lagunok, horrek ez du esan nahi, blog hau desagertuko denik.Izan ere, KONSTRUKTIBISMO (behin eta berriro ikusiko duzuena blogean zehar) hitzak, irakatsi eta dioen bezala; nire bideaK ERAIKITZEN (kostrukt) jarraituko dut, beraz ez kezkatu !!!

Orokorrean oso pozik nago nire IKT ko prozesu honekin, egia esan nahiz eta pixka bat menperatu blogen gai hau asko ikasi baitut. Egia esan, hasieran espero nuena baino mila aldiz gehiago(aurreideia). Hau da, hasiera batean irakasgai honetan pixka bat galduta ibili nintzen nire prozesuaren bidea nondik eta nola bideratu asko jakin gabe. 

Baina, egunak aurrera joan ahala Alaitzen pistekin, bide hori  zabalagoa egiten joan zen eta beste norabideko  hainbat bide agertzen hasi ziren nire buruan. Bide berriak irtetzen hasi ziren momentutik, askeagoa eta nire buruarekin ezin pozago sentitu nintzen. Nire kasuan, momento hartan gauza asko nekizkiela konturatu nintzen, egia esan nire taldekidei trasmititzeko oso kapaza izan nintzen(komunikazio kanpaina, kontruktibismoaren amaiera).

Amaitzeko, esan nahi dut; Sukarrieta aste betean konstruktibismoarekin bizitako esperientziari eta Alaitzek ikasgai honetan erabili duen metodologiari esker, izugarria ikasi dudala. Hori dela eta, bi gertakera hauei esker, nire hezkuntzarako bidean hainbat bide berri daudela konturatu naiz eta uste dut bizitako etapa honek eragina handia izango duela bai bizitza pertsonalean, zein ni irakaslea izango naizen paperean.


No hay comentarios:

Publicar un comentario